2010/02/08

ERAKUSKETA

Garbiñe Martiarenak, artista irundarra,kafetegian bere lana aurkezten du. Erakuspenak kolorezko marrazki eta margoak barneratzen ditu,egurra eta mihisezko piezak osatzen.

2010/01/27

ALDAKETAK

Joan den asteburuan, bai Bitburger baita Köstritrer garagardoei kupeleko garagardoei azken agurra eman genien.
Asteartetik aurrera Budejovicky Bubvar horia eta iluna txekiar garagardoekin hasi ginen, ea zure gustokoak diren, aldaketa zerbitzua hobetzeko asmoarekin pentsatuta bait dago.
Laister arte, Boule-Garagardoak




2010/01/20

BOULE GOMENDIOA


Une honetan Augustijn garagardoaren irudi berritua aurkeztun dugu, haren hiru bertsiotan.
Blond:Bere betiko kolore argiarekin eta alkoholaren %7a.
Donker: Beltz iluna produktu berri bat eta alkoholaren %7,2a.
Grand Cru: Hirukoitz bertsioa, hortaz horia, ezagutzen duten zaleen artean oso ondo baloratua bere alkoholaren %9arekin.

2010/01/06

ERREGE MAGOEK


Errege magoek Jesus gurtzera joan zirenean mirra, urrea eta intsentsua  eraman zioten. Guk, berriz, Affligem garagardoarekin batera, bi opari xeheak eskeini nahi dizkizuegu: aparteko kopak eta kamisetak. Hurbil zaitez tabernara eta lor ezazu onginahiez egiten dizugun eskaintza.


2010/01/01

EZINEZKOA ESKATU! BENETAKOAK IZAN!



Diego Fernandezek, orain dela gutxi "Getxoarte"n aurkeztutako lanarekin hurbiltzen gaitu:                                   Lost highway, Memories from a car argazkien bilduma.

Errealitatetik kanporako irudiak
Irudiminean sortzen diren ametsak
Hodeiak ehizan egiten dituen begiradak
Ezinezkoa eskatu! izan benetakoak!

Historiador, gestor cultural, ser viviente, interesado en... intentar reconstruir un espacio a través del eco que nos devuelve la cámara, (ese ojo dilatado y certeramente incierto) intentando mitigar la realidad, hasta hacerla asequible a nuestro desaliento. Contra lo real, realidad inventada, contra lo necesario, nuestras necesidades creadas. Sed realistas pedid lo imposible.

Informazio gehiago eco de la fantasía blogean aurkituko duzue.

2009/12/23

MUSIKA ZUZENEAN


Datorren Igandean, Abenduak 27, arratsaldeko zazpietan, BIG FINGERS AND THE LOVE SEEDS taldeak akustiko saio bat eskeiniko du tabernan bere lehen lana aurkezten.
Aritzekin, taldeko arima, solasean egon gara:
Orain dela gutxi diska kaleratu duzu, nola lor dezakegu?
Boulevard-en bertan ale batzuk daude, CDa eskuratu nahi duenarentzat. Momentuz gehienak eskura banatzen ari naiz, ea denborarekin leku gehiagotan banatu dezakegun...
Zure lehenbiziko lana da, baina kritika onak jaso dituzu. Pozik al zaude emaitzarekin?
Ni oso gustora nago emaitzarekin. Aipatu behar da bitarteko oso gutxirekin egin dugula guztia, zortzi-pistako batekin grabatu genuen Mungiako entseiu lokalean. Beñaten (orain Txinan aurkitzen da, diskoan gitarrak eta koroak sartu ditu) itzelezko lana egin du kantak atontzen, merituaren parte handi bat berea da. Eta honez gain. aparteko musikarien kolaborazioak ditu diskoak. Gari, Iraide eta Izaskunek jakin dute kantei behar zutena ematen, masterizazioan Ekaitzek lagundu digu. Esker ona adierazi besterik ezin dut egin. 
Taldeko izena ingelesa eta ingelesez abesten duzu, zure estiloan logikoa delako?
Alde batetik ingelesez abestea natural egiten dut, ingelesez kantaturiko musika asko entzuten dudalako. Dena den, poeta kaxkartzat dut nire burua eta letrak bigarren plano batean jartzeko moduan iruditzen zait, melodiari garrantzia emanez.
Jende aurrean jotzen hasi zara, gustora al zaude?
Esperientzia berria da niretzat. Aspildidanik, egin beharreko zerbait bezala ikusten dudana.Ander gitarrajolearekin jotzea ere luxu bat da. Lan ederra egin du eta kantuei bere estiloa ematen jakin du.
Bukatzeko, musika arloan, ze nahiak izango dituzu urte berrirako? Abesti berriak prestatzen ari zara?
Kanta berriak naturalki datoz, poliki-poliki. Momentuz diskako kantak zuzenean kantatzearekin gustora nago. Etorkizunean etorriko dena etorkizunak esango digu.

Elkarrizketa bukatutzat emango dugu, informazio gehiago jasotzeko eta abesti batzuk entzuteko:
myspace.com/bigfingersboorgie

2009/12/21

ZORIONAK!

Oporretatik itzuli gara eta esan genuen moduan, garagardo berezi hauek ekarri ditugu:
Enghien Nöel: Gabonetako garagardo horia eta indartsua (9 graduko alkoholarekin)

St. Bernardus Abt, Triple eta Prior berezko gaztarekin daztatzeko aukera ere izango duzue.Belgiako garagardotegi artean gure gustokoenetarikoa da, eta garagardozaleen zerrendetan goiko postuetan agertzen diren bere produktuak.